XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskararen etorkizunak Euskal Herrian

Irakurri berri dut Xabier Gereñoren Irlandaren alderdi ezezagun bat artikulua; eta, euskal pedagogoek eta irakasleek dutela hitza dioenez, hona hemen eritzi labur labur bat.

Lehenik, argia dela uste dut, erantzun gisá Ibon Sarasolak bere Euskal Literaturaren Historia liburuaren 95. orrialdean dioena: .

Euskararen problema (hitzez ez baina egitez egiten dugun) folklorearen mailatik sozial mailara (beraz, politika mailara) jasotzen ez dugun bitartean, euskararenganako nigarra ez ote da alferrikakoa? Zergatik gure enpresa gizon euskaldunek ez dute administrazioa euskaraz eramaten? Zergatik ez dute eramango?.

Bitartean, nola fruturik eman, ikastoletan eta alfabetatze ikastaldietan sartzen diren orduek? Euskal pedagogo eta irakasleek bakarrik ez dute hitza; Euskal Herriaren etorkizun berriaren alde dihardugun guztiok dugu hitza.

Euskaraz Euskal Herrian egiten da, eta euskara Euskal Herriaren parte batek erabiltzen du.

Euskararen problema eta Euskal Herriarena, etxe berekoak dira.

J.J.